Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 46:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zeukan guztiarekin abiatu zen Jakob. Beer-Xebara heldurik, sakrifizioa egin zion bere aita Isaaken Jainkoari.

2. Gau-ikuskari batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi:—Jakob! Jakob!Jakobek erantzun:—Hemen nauzu.

3. Jaunak esan zion:—Jainkoa naiz ni, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptora joateko, han herri handi bihurtuko baitzaitut.

4. Egiptora bidean zurekin izango nauzu eta neuk itzularaziko zaitut berriro. Eta hiltzean, Josek itxiko dizkizu begiak.