Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 45:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko erregutu ondoren, agur egin zien.

25. Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean,

26. berria eman zioten: «Bizi da Jose oraindik eta bera da agintari Egipto lurralde osoan».Jakobek, halaz guztiz, ez zuen zirkinik ere egin, ezin sinetsirik.

27. Baina Josek esandako guztia kontatu ziotenean eta bera eramateko bidali zizkion gurdiak ikusi, piztu zitzaion bihotza

28. eta esan zuen: «Bizi da nire seme Jose! Ez dut besteren beharrik! Noan ikustera, hil baino lehen!»