Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 45:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.

19. Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko.

20. Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».

21. Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere.

22. Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon.

23. Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.

24. Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko erregutu ondoren, agur egin zien.

25. Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean,

26. berria eman zioten: «Bizi da Jose oraindik eta bera da agintari Egipto lurralde osoan».Jakobek, halaz guztiz, ez zuen zirkinik ere egin, ezin sinetsirik.

27. Baina Josek esandako guztia kontatu ziotenean eta bera eramateko bidali zizkion gurdiak ikusi, piztu zitzaion bihotza

28. eta esan zuen: «Bizi da nire seme Jose! Ez dut besteren beharrik! Noan ikustera, hil baino lehen!»