Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 45:17-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Faraoiak esan zion Joseri: «Esaiezu anaiei astoak prestatu eta Kanaanera itzultzeko,

18. aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.

19. Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko.

20. Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».

21. Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere.

22. Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon.

23. Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.