Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 45:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu zituen.Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.

16. Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; «Joseren anaiak etorri dira Egiptora», zioten.Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.

17. Faraoiak esan zion Joseri: «Esaiezu anaiei astoak prestatu eta Kanaanera itzultzeko,

18. aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.

19. Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko.

20. Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».

21. Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere.