Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 43:32-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Aparte eman zioten jaten Joseri, aparte bere anaiei eta aparte Joseren gonbidatu egiptoarrei. Izan ere, egiptoarrei ez zaie zilegi hebrearrekin batera jatea; beren erlijio-ohiturek galarazten diete.

33. Anaiak Joseren aurrez aurre zeuden eseriak, zaharrenetik gazteenera, eta harriturik elkarri begira.

34. Bere aurrean zituen janarietatik zerbitzarazi zien Josek; Benjamini eman zion zatia besteena baino bost aldiz handiagoa zen. Alai-alai jartzeraino edan zuten elkarrekin.