Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 43:18-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Beldurtu ziren Joseren senideak haren etxera eraman zituztenean. Pentsatu zuten: «Gari-zakuetan aurreko txandan itzulitako diruarengatik eramaten gaituzte. Orain, gainera oldartuko zaizkigu, esklabotzat hartzeko, geure asto eta guzti».

19. Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu eta esan zioten:

20. «Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen hona garia erostera.

21. Gaua igarotzeko geldialdia egitean, gari-zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-muturrean. Hemen itzultzen dizugu orain,

22. eta beste horrenbeste dakargu janaria erosteko. Ez dakigu nork ezarri zuen dirua gari-zakuetan».

23. Etxeko arduradunak honela esan zien: «Zaudete lasai! Ez kezkatu! Zeuen Jainkoak, zeuen aitaren Jainkoak, ezarriko zizuen altxor hori gari-zakuetan, nik jasoa baitut zuen dirua».Simeon aske utzi eta

24. denak Joseren etxean sarrarazi zituen. Gero, ura ekarri zien oinak garbitzeko eta belarra astoei jaten emateko.