Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 43:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Beldurtu ziren Joseren senideak haren etxera eraman zituztenean. Pentsatu zuten: «Gari-zakuetan aurreko txandan itzulitako diruarengatik eramaten gaituzte. Orain, gainera oldartuko zaizkigu, esklabotzat hartzeko, geure asto eta guzti».

19. Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu eta esan zioten:

20. «Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen hona garia erostera.