Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 41:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Josek ihardetsi zion:—Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako.

17. Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela,

18. zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren.

19. Ondoren, beste zazpi behi itxura txarreko eta argal atera ziren. Haiek bezain eskasik ez zen inoiz ordu arte ikusi Egipto lurraldean.