Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 41:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Honek esan zion:—Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren esanahia.

16. Josek ihardetsi zion:—Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako.

17. Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela,

18. zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren.