Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 40:17-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.

18. Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute.

19. Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu: zuhaitz batetik urkatuko zaitu eta txoriek haragia jango dizute.

20. Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu zituen:

21. edarizainen arduraduna bere karguan ezarri zuen berriro, faraoiari edaria zerbitzatzeko;

22. okin-arduraduna, aldiz, urkarazi egin zuen, Josek adierazi bezala.

23. Edarizainen arduraduna, ordea, ez zen Josez batere oroitu.