Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 40:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Oroit zaitez nitaz orduan, ongi doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari nire alde, hemendik atera nazan.

15. Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.

16. Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion:—Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.

17. Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.