Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 40:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru aihenek hiru egun adierazten dute.

13. Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu eta lehengo karguan jarriko: faraoiaren eskuetan edalontzia ipiniko duzu, edarizainen arduradun zinenean bezala.

14. Oroit zaitez nitaz orduan, ongi doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari nire alde, hemendik atera nazan.

15. Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.

16. Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion:—Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.