Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 40:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gertakari hauen ondoren, Egiptoko erregearen edarizain eta okinen arduradunek iraindu egin zuten beren nagusi erregea.

2. Haserretu zen faraoia bi zerbitzarion aurka

3. eta atxilotu egin zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen tokian hain zuzen.

4. Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.Denboraldi bat preso egon ondoren,

5. bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen.