Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 39:11-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.

12. Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.

13. Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik,

14. etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio

15. eta, nire oihu eta deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».

16. Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra etxeratu arte.

17. Honi gauza bera kontatu zion: «Zuk ekarri diguzun esklabo hebrear hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait,

18. baina oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».

19. «Hara zer egin didan zure esklaboak» ziotson emazteak. Hitz hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia.