Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 39:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek, Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zien.

2. Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen.

3. Ohartu zen nagusia Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen ziola.