Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 38:28-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen; emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: «Hau da lehenbizi atera dena».

29. Baina hark eskua atzeratu eta anaia irten zen lehenago. Emaginak esan zuen: «Hik bai duala urratu irtenbidea!»Horregatik, Peretz, «Urradura», eman zioten izena.

30. Ondoren, anaia irten zen, hari gorria eskuan zuela. Eta Zerah eman zioten izena.