Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 36:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.

10. Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.

11. Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren.

12. Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak.

13. Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondorengoak.