Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 36:25-41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama.

26. Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren.

27. Etzerren semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren.

28. Dixanenak, Utz eta Aran.

29. Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

30. Dixon, Etzer eta Dixan.

31. Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik:

32. Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

33. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

34. Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa;

35. Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben).

36. Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa;

37. Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;

38. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea;

39. Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena).

40. Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba, Jetet,

41. Oholibama, Ela, Pinon,