Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 36:16-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak.

17. Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.

18. Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.

19. Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.

20. Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

21. Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen.

22. Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen.

23. Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren.

24. Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela.

25. Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama.

26. Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren.

27. Etzerren semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren.

28. Dixanenak, Utz eta Aran.

29. Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

30. Dixon, Etzer eta Dixan.