Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 35:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek «Negar-Arte» eman zion izen arteari.

9. Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik etorri zenean, eta bedeinkatu egin zuen.

10. Jainkoak esan zion:«Jakob duzu izena.Baina ez zara aurrerantzeanJakob deituko:Israel izango duzu izen».Eta Israel izena eman ondoren,

11. Jainkoak esan zion:«Ni Jainko Ahaltsua naiz.Ondorengo ugari izango duzu.Are gehiago,nazio asko sortuko dituzu,eta erregeak aterako dirazuregandik.