Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 34:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jakoben semeek, hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu zietelako.

28. Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak,

29. haien aberastasun guztiak; haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guztiak ostu.

30. Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri:—Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure familia osoarekin.

31. Haiek esan zioten:—Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?