Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 33:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Hala, egun hartan, Esau Seirrera itzuli zen.

17. Jakob, berriz, Sukot aldera joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta oihal-etxolak abere-taldeentzat. Horra zergatik eman zitzaion leku hari Sukot —hau da, «Etxoleta»— izena.

18. Mesopotamiatik heldu zelarik, Jakob Kanaan lurraldean dagoen Sikem hirira onik iritsi zen, eta hiri ondoan ezarri zuen kanpalekua.

19. Hau ezarri zueneko lursaila Sikemgo buruzagi zen Hamorren semeei erosi zien, zilarrezko ehun txanpon ordainduz.

20. Han aldarea eraiki zuen eta El-i, Israelen Jainkoari, sagaratu zion.