Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 32:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».

18. Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,

19. hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».

20. Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.

21. Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure zerbitzaria bera dator gure atzetik».Bere baitarako honela pentsatzen zuen: «Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio. Beharbada, ongietorria egingo dit».

22. Horregatik, oparia aurretik bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.