Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 32:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Libra nazazu, arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko etorriko den beldur bainaiz.

13. Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».

14. Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:

15. berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,

16. hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.