Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 31:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.

8. «Pintoak izango dituzu lansari» zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. «Marradunak izango dituzu lansari» zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten.

9. Honela, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman.

10. Izan ere, ardiak ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela.

11. Jainkoaren aingeruak deitu zidan ametsetan: «Jakob!» «Hemen nauzu!», erantzun nion nik.

12. Hark esan zidan: «Begira, ardiak ernaltzen dituzten ahari guztiak marradun, pinto eta nabarrak dira; izan ere, ikusi dut Labanek egin dizun guztia.