Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 31:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bien bitartean, Laban artaldeari ilea moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak ostu zituen.

20. Honela engainatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion adierazi alde egiteko asmorik.

21. Bere gauza guztiekin alde egin zuen. Jaiki, Eufrates ibaia igaro eta Galaadeko mendirantz jo zuen.

22. Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri.