Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 30:33-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Horrela, biharko egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean, jakin ahal izango duzu zintzo jokatu dudan ala ez.

34. Labanek esan zuen:—Ongi, zuk esan bezala egingo dugu.

35. Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak; hauek guztiak bere semeen esku utzi zituen Labanek.

36. Gero, urrundu egin ziren Jakobengandik, hiru eguneko bidea tartean jarriz. Jakobek, berriz, Labanen gainerako abereak bazkatzen zituen.