Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 3:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jainkoak esan zion:—Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?

12. Gizonak erantzun:—Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut.

13. Jainko Jaunak esan zion emakumeari:—Zer egin duzu?Emakumeak erantzun:—Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.

14. Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:«Hori egin dualako,madarikatua hi abere guztien arteaneta basapiztia guztien artean!Sabel gainean arrastaka ibiliko haizeta hautsa jango dukheure bizitzako egun guztietan.