Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 29:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren ardiekin, artzain ibiltzen baitzen.

10. Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien.

11. Gero, Jakobek besarkatu egin zuen Rakel eta negarrez hasi zen ozenki.

12. Rakeli adierazi zion beraren aitaren ahaidea zela, Rebekaren semea. Orduan, Rakel lasterka joan zen, aitari berri ematera.