Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 29:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Gero, Jakobek besarkatu egin zuen Rakel eta negarrez hasi zen ozenki.

12. Rakeli adierazi zion beraren aitaren ahaidea zela, Rebekaren semea. Orduan, Rakel lasterka joan zen, aitari berri ematera.

13. Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman. Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion.

14. Labanek esan zion: «Zinez neure odol berekoa zara».Eta harekin gelditu zen Jakob hilabete osoan.