Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 28:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zure ondorengoaklurreko hautsa bezain ugariizango dira.Mendebalde eta ekialdera,iparralde eta hegoalderahedatuko zara.Zure eta zure ondorengoen bitartezlurreko senitarte guztiakbedeinkatuko ditut.

15. Begira, zeurekin nauzu!Noranahi zoazela, zainduko zaituteta lurralde honetara itzularaziko.Ez, ez zaitut eskutik utziko,esan dizudana bete arte».

16. Esnatu zen Jakob eta esan zuen: «Egiaz Jauna hemen dago eta ni ohartu ez».

17. Eta, beldurturik, esan zuen: «Bai ikaragarria leku hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea».