Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 28:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Deitu zuen, bada, Isaakek Jakob bere semea eta bedeinkatu egin zuen. Eta agindu hau eman zion: «Ez zara emakume kanaandarrokin ezkonduko.

2. Ea, zoaz Mesopotamiara, Betuel zeure aitonarenera. Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetariko bat.

3. «“Jainko ahaltsuakbedeinka zaitzala,emankor egin eta ugaldu zaitzala,herri askoren sortzailebihur zaitezen!

4. Eman diezazuelaAbrahamen bedeinkazioa,zuri eta zure ondorengoei,orain atzerri duzun lurralde hau,Jainkoak Abrahami emandakoa,eskura dezazun”».