Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 27:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Jakobek aitari:—Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki, mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.

20. Isaakek erantzun zion:—Bai azkar aurkitu duzula, seme!Jakobek esan zuen:—Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.

21. Orduan, esan zion Isaakek:—Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote zaren ala ez jakiteko.

22. Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta esan zuen:—Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.