Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 27:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Amak esan zion:—Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta zoaz agindutakoa ekartzera.

14. Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.

15. Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi zizkion.

16. Ahuntz-ileaz estali zizkion eskuak eta lepo leuna.

17. Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben eskuetan jarri zituen.

18. Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion:—Aita!—Bai, seme —erantzun zion hark—. Baina nor zara zu?