Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 26:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Abrahamek nire esana, nire agindu, arau eta legeak aditu eta bete dituelako».

6. Hala, Isaak Gerar-en gelditu zen bizitzen.

7. Hango bizilagunek bere emazteaz galdegin zioten. Isaakek arreba zuela esaten zien, emaztea zuela esan beharrean, honen edertasunagatik bera hilko zuten beldurrez.

8. Denboraldia zeraman Isaakek Gerar-en. Behin batez, filistearren errege Abimelek leihora atera zen. Eta hona non ikusten dituen Isaak eta Rebeka emaztea harreman goxoan.

9. Deitu zion Abimelekek Isaaki eta esan:—Emaztea duzu, ezta? Zergatik esan zenigun, bada, arreba zenuela?Isaakek erantzun:—Bera zela-eta hilko ninduzuen beldur nintzelako esan nuen hori.

10. Abimelekek jarraitu zuen:—Zer egin diguzu, gero? Nola bururatu zaizu horrelakorik? Edozein herritar ohera zitekeen zure emaztearekin. Orduan, denok bihurtuko gintuzun errudun.

11. Eta herri osoari agindu zion:—Gizon hau eta beronen emaztea ukitzen dituenari heriotza-zigorra ezarriko zaio.

12. Erein zuen Isaakek lurralde hartan eta bateko ehun jaso zuen urte hartan, Jaunak bedeinkatu egin baitzuen.