21. Zulatu zuten beste bat, eta honengatik ere errietan ari izan ziren. Hau dela eta, Isaakek Sitna — hau da, «Salakuntza» — eman zion izen.
22. Handik urrunago beste bat zulatu zuten, baina ez zen oraingoan errietarik sortu. Honi Rehobot — hau da, «Zabaleta» — ezarri zion izena, esanez: «Orain bai lurralde zabala eta emankorra eman digula Jaunak».
23. Handik Beer-Xebara igo zen.
24. Gau hartan Jauna agertu zitzaion, esanez:«Ni naizzure aita Abrahamen Jainkoa.Ez izan beldur, zeurekin bainauzu.Bedeinkatuko zaitut,ondorengo ugari emango dizutneure zerbitzari Abrahamengatik».
25. Isaakek aldarea eraiki zuen leku hartan eta Jauna gurtu zuen. Han kokatu zuen oihal-etxola, eta morroiek beste putzu bat zulatu zuten.
26. Abimelek Gerartik etorri zitzaion Isaaki, Ahuzat bere adiskidearekin eta Pikol gudalburuarekin.
27. Isaakek galdetu zien:—Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?
28. Haiek erantzun:—Orain ohartu gara argi eta garbi, zeurekin duzula Jauna eta hau pentsatu dugu: Zin egin diezaiogun elkarri; egin dezagun hitzarmena:
29. zuk ez diguzu kalterik egingo, guk ere egin ez dizugun bezala. Izan ere, on besterik ez dizugu egin eta bakean joaten utzi. Orain argi dugu Jaunak bedeinkatu zaituela.