Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 26:21-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Zulatu zuten beste bat, eta honengatik ere errietan ari izan ziren. Hau dela eta, Isaakek Sitna — hau da, «Salakuntza» — eman zion izen.

22. Handik urrunago beste bat zulatu zuten, baina ez zen oraingoan errietarik sortu. Honi Rehobot — hau da, «Zabaleta» — ezarri zion izena, esanez: «Orain bai lurralde zabala eta emankorra eman digula Jaunak».

23. Handik Beer-Xebara igo zen.

24. Gau hartan Jauna agertu zitzaion, esanez:«Ni naizzure aita Abrahamen Jainkoa.Ez izan beldur, zeurekin bainauzu.Bedeinkatuko zaitut,ondorengo ugari emango dizutneure zerbitzari Abrahamengatik».

25. Isaakek aldarea eraiki zuen leku hartan eta Jauna gurtu zuen. Han kokatu zuen oihal-etxola, eta morroiek beste putzu bat zulatu zuten.

26. Abimelek Gerartik etorri zitzaion Isaaki, Ahuzat bere adiskidearekin eta Pikol gudalburuarekin.

27. Isaakek galdetu zien:—Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?