Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 25:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. eta esan zion anaiari:—Emadak lapikoko gorri horretatik, leher egina nator eta. (Honegatik, Edom —hau da, «Gorri»— izena ezarri zitzaion).

31. Jakobek esan zion:—Heure lehen-semetzaren eskubidearen truke emango diat.

32. Esauk erantzun:—Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetzaren eskubidea?

33. Eta Jakobek:—Zin egidak.Zin egin zion Esauk, lehen-semetzaren eskubidea salduz.