Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 25:27-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Haurrak handi egin ziren. Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon. Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia.

28. Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.

29. Behin batean, Jakob lapikokoa egosten ari zela, iritsi zen Esau oihanetik, oso nekatua,