Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 25:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Honek seme hauek eman zizkion: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah.

3. Jokxanek, bere aldetik, Xeba eta Dedan sortu zituen. Dedanen ondorengoak hauek izan ziren: axurtarrak, letuxtarrak eta leumdarrak.

4. Eta Madianen semeak Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren ondorengoak dira.

5. Zeukan guztia Isaaki utzi zion Abrahamek.

6. Beste ohaideen semeei opariak eman zizkien, eta Isaakengandik urruti bidali zituen ekialderantz, bera oraindik bizi zela.

7. Ehun eta hirurogeita hamabost urtez bizi izan zen Abraham.

8. Zahartzaro luze eta betearen ondoren hil zen eta bere arbasoekin elkartu.

9. Bere seme Isaak eta Ismaelek ehortzi zuten Makpelako harpean, Tzohar hititaren seme Efronen soroan, Mambreren aurrez aurre.