Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 24:61-66 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

61. Jaiki ziren Rebeka eta honen mirabeak, gameluetara igo eta Abrahamen morroiarekin abiatu ziren denak.

62. Isaak Lahai-Roiko ur-putzutik etorria zen, eta Negev lurraldean bizi zen.

63. Arrats batean, landara ibilaldi bat egitera joan eta, begiak jasorik, gameluak zetozela ikusi zuen.

64. Rebekak ere jaso zituen begiak eta, Isaak ikusirik, gamelutik jaitsi zen,

65. eta morroiari galdegin:—Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori?Morroiak erantzun:—Ene nagusia.Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.

66. Eginiko guztia kontatu zion morroiak Isaaki.