Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 24:33-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Janaria aurrean jarri zien, baina morroiak esan zuen:—Ez dut jango, esateko dudana esan aurretik.Labanek erantzun zion:—Esan, bada.

34. Morroiak jarraitu zuen:—Abrahamen morroia nauzu.

35. Jaunak oparo bedeinkatu du nire nagusia eta aberats egin: ardi eta behiak, zilar eta urrea, morroi eta mirabeak, gamelu eta astoak eman dizkio.

36. Sarak, nire nagusiaren emazteak, nire nagusiari seme bat sortu dio bere zahartzaroan, eta honek semeari utzi dizkio bere ondasun guztiak.