Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 24:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hark erantzun:—Edazu, jauna.Eta, berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion.

19. Edan zuenean, esan zion neskatxak:—Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten.

20. Hustu zuen pegarra askan, eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera, gamelu guztiei eman zien arte.

21. Bien bitartean, morroia hari begira zegoen, isilean bere buruari galdezka bere bidaiaren helburua lorrarazi ote zion Jaunak.