Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 24:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Neskatxa oso ederra zen, birjina eta ezkongabea. Ur-putzura jaitsi, pegarra bete eta igo egin zen.

17. Abrahamen morroia lasterka bidera atera zitzaion eta honela mintzatu:—Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik.

18. Hark erantzun:—Edazu, jauna.Eta, berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion.

19. Edan zuenean, esan zion neskatxak:—Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten.

20. Hustu zuen pegarra askan, eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera, gamelu guztiei eman zien arte.