Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 22:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Abrahamek erantzun:—Utzi hori Jainkoaren esku, seme!Eta elkarrekin zihoazen bidean.

9. Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri.

10. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea hiltzeko.

11. Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik:—Abraham! Abraham!—Hemen nauzu! —erantzun zuen Abrahamek.

12. Aingeruak, orduan:—Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.

13. Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.

14. Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen».

15. Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik,

16. esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit:

17. Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira.