Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 22:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Isaakek bere aita Abrahami esan zion:—Aita!—Zer duzu, seme? —erantzun zion Abrahamek.Eta Isaakek:—Sua eta egurra badaramatzagu; baina non dugu oparitarako arkumea?

8. Abrahamek erantzun:—Utzi hori Jainkoaren esku, seme!Eta elkarrekin zihoazen bidean.

9. Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri.

10. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea hiltzeko.