Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 22:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Orduan, Abraham bere morroiengana itzuli eta elkarrekin Beer-Xebara joan ziren. Hantxe jarri zen Abraham bizitzen.

20. Aldi baten ondoren, jakinarazi zioten Abrahami bere anaia Nahorri zortzi seme sortu zizkiola Milkak:

21. Utz izeneko lehen-semea, Buz, Aramen aita Kemuel,

22. Kesed, Hazo, Pildax, Idlaf eta Betuel;

23. hau Rebekaren aita izan zen. Zortzi seme hauek eman zizkion Milkak Abrahamen anaia Nahorri.

24. Reuma izeneko ohaideak, aldiz, lau seme hauek eman zizkion: Tebah, Gaham, Tahax eta Maaka.