Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 22:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Handik aldi batera, Jainkoak probatu egin nahi izan zuen Abraham eta dei egin zion:—Abraham!Honek erantzun:—Hemen nauzu!

2. Eta Jainkoak:—Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan mendira eta eskain iezadazu semea han erre-oparitzat.

3. Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Abraham, txalmatu zuen astoa eta, oparitarako egurra txikiturik, Jainkoak esandako lekura joan zen, bere seme Isaak eta bi morroirekin.

4. Hirugarren egunean, urrutira, aipatutako lekua ikusi ahal izan zuen Abrahamek.

5. Orduan, esan zien morroiei: «Gelditu hemen astoarekin. Mutikoa eta biok hara goaz, Jainkoa gurtzeko. Gero, itzuliko gara».