Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 21:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari.

4. Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.

5. Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean.

6. Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera».